Acha Mugikortasun Taldeak 7,6 milioi inbertitu ditu 37 autobus moderno erosteko

Acha Mugikortasun Taldeak 2015ean eta 2016an, guztira, 7,6 milioi euro inbertitu ditu 37 autobus berri erosteko. Autobus horiek eskola garraiorako zein Bizkaibuseko emakidetako bidaiarien garraio publiko iraunkorrerako erabiliko dira.

Egindako azken inbertsio honen ondorioz, ACHA MUGIKORTASUN TALDEAren autobus guztien Batez besteko Adina orain 4,35 urtekoa da. Inbertsioaren zati handiena, 7 milioi euro baino gehiago 34 autobus berri erostera bideratu dira. Horiekin Bizkaibus programaren barruan Acha Mugikortasun Taldeari esleitutako lineetako zerbitzua eskainiko da.

Inbertsio hauekin, Acha Mugikortasun Taldeak bere autobusen modernizatzearen eta berritzearen aldeko hautua berretsi du, bezeroei eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko xedez, hainbat alderdi garrantzitsuri dagokionez: bidaiarien segurtasuna, erosotasuna eta eraginkortasun energetikoa.

SEGURTASUNA

Erabiltzaileek gehien baloratzen dituzten alderdietako bat da segurtasunarena, Zerbitzuarekiko gogobetetzeari buruzko inkestetan islatutakoaren arabera. Aurretik ere Acha Mugikortasun Taldea baldintza hori betetzen ibili da eta autobus berriei esker handitu da. Hala, 2017an indarrean sartu baino lehen ere, autobus berriek iraulita geratzearen aurkako Europako araudia bete izan dute. Hala, autobusa iraulita geratuz gero, bidaiariak hobeto babestuta egongo dira.

Gidatu bitartean arriskuko egoerak detektatzen dituen sistema bat daukate, Magic-Eye deritzona. Tresna ahaltsu honek, seinale bisualen bidez eta jarlekua dardarka jarrita, gidariari hainbat arriskuez ohartarazten dio: oinezkoak, bizikletak edo motorrak bidean; gelditutako ibilgailuak; abiadura mugatzen duten seinaleak; erreiaren nahi gabeko aldaketak; edo nekearen zein deskuiduaren adierazleak.

Gainera, autobusa arrankatzea eragozten duen gailua daukate, gidariarengan alkohola dagoela detektatzen badu. Neurri guzti horien helburua arriskuak gutxitzea eta bidaiarien nahiz gidariaren segurtasuna zaintzea da.

ERAGINKORTASUN ENERGETIKO HANDIAGOA DUTE ETA ISILAGOAK DIRA

Autobus berriek karbono dioxido (CO2) gutxiago isurtzen dute atmosferara. 2014ko urtarrilean indarrean sartu zen Euro VI Europako araudia betetzen dute. Haren arabera, Euro V araudiaren aldean emititutako gasen %80a eta aletxoen masaren %66a murriztu behar dira. Gainera, isilagoak dira, Europako mailak ezarritakoaren azpian daudelako. Bestetik, biodieseleko kontsumoa ere Europako legeriak ezarritako %7ko mugan dago.

Nabarmendu beharreko beste elementu bat da pneumatikoen presioaren monitorizazioa. Hori ona da eraginkortasun energetikorako zein segurtasunerako.

Laster, Acha Mugikortasun Taldeak %100 elektrikoa den beste autobus bat edukiko du TXORIERRI MUNGIALDEA eskualdeko BIZKAIBUS zerbitzurako. Honetan, %100 elektrikoak diren autobusekin zerbitzua eskaintzen duen operadore bakarra da gaur egunera arte. Gure jarduera eremuarekin ditugun konpromisoaren eta gizarte erantzukizunaren beste erakusle bat da hori.

IRISGARRITASUNA

Bizkaibuseko autobusak dagoeneko %100ean irisgarriak dira eta berriak ere halakoxeak ditugu. Ekipamendu bikoitza daukate, mugikortasun murriztuko pertsonei sartzea errazteko.

Batetik, kneeling deritzon etzateko edo belaunikatzeko sistemari esker, ibilgailuaren alboko altuera jaitsi daiteke espaloira hurbiltzeko; bestetik, arrapala eta sarbide automatikorako plataforma ditu. Gainera, Bizkaibuseko autobusetan SIENA izeneko itsuentzako informazio sistema sartu dute.

EROSOTASUNA

Erosotasuna handitzeko autobus berrietan sartzen gabiltzan ezaugarri guztiez gain, autobus berriek WiFi 4G eta mugikorrerako zein Tableterako USB dituzte kargagailuak dituztela gehitu behar dugu, Acha Mugikortasun Taldeko autobusetan ohikoa denez. Karga arinagoa da korronte hartune arrunt batean baino.