Solicitud de Presupuesto

Los campos con (*) son obligatorios.

Nombre*

Email*

Teléfono


Tipo de servicio

Desde

Hasta

Fecha de salida

Hora inicio de salida

Fecha de retorno

Hora inicio de retorno

Nº de personas

Vehículo adaptado


Comentarios adicionales

He leído y acepto la política de Privacidad y Protección de Datos Personales.

Acha Mugikortasun Taldeak Alboan Fundazioarekiko lankidetza berretsi du Kongoko “odolezko mineralen” kontra borrokatzeko

IMG_20160420_122902

Aurten ere, Acha Mugikortasun Taldeak Alboan Fundazioarekiko lankidetza berretsi du, “Gatazkarik gabeko teknologia” izeneko kanpainan, Kongoko “odolezko mineralak” deiturikoak erauztearen kontra borrokatzeko. Izan ere, lehengai horiek elementu elektronikoen osagaietan aurkitzen dira, batik bat, telefono mugikorretan.
Acha Mugikortasun Taldea errepideko bidaiarien garraio sektorearen erreferentzia da Bizkaian. Jarduera horretan 1929tik dabil eta Alboan Fundazioarekin elkarlanean hasi berria da. Jesusen Lagundiaren (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa biltzen dituen) Loiolako Probintziako Gobernuz Kanpoko Erakundea da eta garapenerako lankidetzan jarduten du. Aurten, hain zuzen ere, 20 urte beteko ditu.
Acha Mugikortasun Taldeak Alboan Fundazioarekin duen lankidetzaren edukia honako hau da: garraio enpresaren autobusetan galdutako telefono mugikorrak eta langileek erabiltzen ez dituzten telefonia mugikorreko ekipoak GKEri lagatzea.
Telefono mugikorrak biltzeari esker, Alboanek “Gatazkarik gabeko teknologia” izeneko kanpaina sustatzeko dirua jasotzeko aukera izan du. Horrela, Kongon ematen den adingabeko eta emakumeen esplotazio eta abusuaren kontra borrokatzeko moduan dago. Izan ere, halako tresnen osagaien artean, koltanetik (urrea, wolframa, eztainua eta tantaloa) erauzitako “odolezko mineralak” daude.
Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren barruan, Acha Mugikortasun Taldeak hurrengo erakundeak ere laguntzen ditu: Bakuva elkartea (Bilbo Zaharra), Bizkaiko DYA, edo Bizkaia Bizkaialde Fundazioa (Bizkaiko eliteko klubak sustatzeko).

http://www.alboan.org/portal/index.asp

http://www.tecnologialibredeconflicto.org/que-es-tlc/

Solicite su presupuesto