Acha Taldeak Bizkaiko DYArekiko lankidetza hitzarmena berritu du

Errepideko Laguntzarako Bizkaiko Elkartearekin (DYA) aspaldidanik daukan hitzarmena 2016rako berritu du Acha Mugikortasun Taldeak.

DYA (“Detente y Ayuda/Geldi eta Lagundu”) Elkartea 1966an sortu zuen Juan Antonio Usparitza doktoreak (1919-2012) trafiko-istripuetako biktimak artatzeko eta ospitalera eramateko zerbitzua eskaintzeko helburu nagusiarekin.

Bere eginkizuna larrialdien kudeaketa integrala da. Urteko 110.000 artaketa egiten ditu, denetariko eremuetan zerbitzuak eskainita: Emergentzia Medikoak, Gizarte Laguntza, Garraio Berezi Egokitua, Prebentzio Zerbitzuak, Osasun arloan eta Larrialdietan Prestakuntza eta Gaikuntza, Enpleguaren Sorrera Bereziko Zentroak, Hondamendietarako Nazioarteko Laguntza Humanitarioa, Asistentzia Psikologikoa, Teleasistentzia eta Geriatria.

Solicite su presupuesto