AEFAME elkarteak Acha Taldeak Autobuses Vascongados konpainiaren bitartez familia-enpresa gisa emandako 50 urteko ibilbideari aitortza eman dio.

afame

Ibilbide luzeeneko euskal bazkideak enpresen lana aitortzeko ekitaldian, AEFAME – Familia Enpresaren Euskadiko Elkarteak Acha Mugikortasun Taldeari eman dio diploma, Compañía de Autobuses Vascongados, SA (CAVSA) enpresaren 50 urteko ibilbidearengatik, izan ere, 87 ekitaldi ekonomiko izan dira 1929an eratu zutenetik.
Jose Maria Acha jaunak jaso zuen Compañia de Autobuses Vascongados enpresaren ibilbidea aitortzeko diploma apirilaren 22an, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Campusean, AEFAME elkarteak egindako lehenengo batzarrean. Bertan parte hartu zuten, besteak beste, Jose Maria Guibertek -Deustuko Unibertsitatearen errektoreak-, Markel Olanok -Gipuzkoako Foru Ahaldun Nagusiak- eta Javier Ormazabal -AEFAME elkarteko lehendakariak-.
Jose Maria Acha pozik agertu zen AEFAME elkartearen aitorpen horregatik eta eskertu egin zuen Acha Mugikortasun Taldearen izenean. Halaber, aukera horretaz baliatu zen, gure enpresa errepideko bidaiarien Bizkaiko garraio sektorean goreneko mailara ekarritako balioen berri emateko: “kalitatea, fidagarritasuna, segurtasuna, bezeroari zerbitzua eskaintzea eta etengabeko berrikuntza”.
Acha Mugikortasun Taldeak AEFAME elkartearen aitorpena “urrezko ezteiak” egin dituzten beste familia-enpresa batzuekin partekatu zuen, besteak beste, Altuna y Uria eta Calcinor, eta ehun urte ere bete dituztenekin: Unceta, BH, Montero F y T eta Erhardt taldea.
CAVSA enpresa, mendeurrena betetzeko gutxi falta zaiona, sektoreko beste enpresa batzuk bereganatuta hazi zen, esate baterako, “Brouard y Cía.” edo “Elorriaga Autobusak ”. 1996an izenpetu zuen Bizkaiko Foru Aldundiarekin lehenengo programa-kontratua, Bizkaibus Programaren barruan zerbitzua eskaintzen hasita. 1999an, Bermeo-Bakio linearen emakida lortu zen, eta 2001ean Ibarrangelu-Laga-Gernika linearena, biak Bizkaibus Programaren barruan. 2014ko abendutik, Acha Mugikortasun Lujua Txorierri-Mungialdea S.A. Taldeak, Aldi Baterako Enpresa Elkartea osatu ostean, Bizkaiko eskualde horretarako Bizkaibuseko linea berritua esleitu diote.

AEFAME : 34 enpresa eta 10.000 milioi euroko fakturazioa
Hamaika hilabetetan baino ez, AEFAME gorpuztu da eta sendo dabil, guztira, ia 10.000 milioi euroko fakturazioa osatzen duten EAEko hiru lurralde historikoetako 34 bazkide sartuta.
Javier Ormazabal – Velatia Taldeko arduradun nagusia- buru duen elkartearen xedea 2016an 60 konpainia erakartzea da eta 2018ko ekitaldiaren amaieran ehun bat biltzea haren baitan. Zuzendaritza taldeak erakutsitako kemen eta gogoari esker aurreikusitako epea baino lehen helburuak beteko direla ematen du. Hona hemen haren kideak: Jose Ramon Fernandez Barrena (Uvesco); Aner Garmendia (Ega Master); Maria Luisa Guibert Ucin (Algeposa); Francisco Riberas (Gestamp); Jorge Sendagorta (Sener); Borja Vicinay (Vicinay); eta Javier Ormazabal bera.
Donostiako campusean egindako Batzarrak aliantza honen indarraren erakuslea izan zen. Ormazabalek aipatu zuenez: “proiektu itxaropentsua da, izan ere, Euskadin, herri erakundeetan eta euskal gizartean bertan, hain errotuta dauden horrelako konpainien abangoardia eta komunikazio bide bihurtu nahi du.”
Haren lehendakariaren esanetan, AEFAME elkarteak honako beste helburu hau dauka: “familia-enpresaburuak laguntzea, sozietateen profesionalizazioa sustatzea eta hurrengo belaunaldiek enpresei jarraipena ematea”.
AEFAME elkarteak gaur egun dituen 34 bazkideetatik 6 Arabakoak dira; beste 18, Bizkaikoak, Acha Mugikortasun Taldea barne; eta 10 enpresa Gipuzkoakoak. Sektoreka kontuan hartuta, 15 sozietate industria sektorean daude, zortzi zerbitzu-sektorean, sei merkataritza eta banaketan, eta gainerako bostak eraikuntza eta lehengaietan kokatuta daude.