Industry 4.0 paradigman oinarrituta, aireportuaren ingurunean eskalaren denbora murriztea

ESKALA 4.0 proiektuaren helburu nagusia teknologia estrategikoak hornitzeko bidean aurrera egitea da, izan ere, horiek etorkizuneko aireportura hurbiltzeko aukera eskainiko digute. Hasteko, eskalaren denbora laburtuko da. Horrez gain, hobekuntza beste eremu batzuetara zabalduko da. Horixe da “Industria 4.0” kontzeptuaren arabera eraginkortasunean, ekonomian, segurtasunean eta bateragarritasunean oinarrituta dagoen eta handitzen ari den eskaria betetzeko bide bakarra. Gainera, automatizazio-kota handienak dauzka, esate baterako, aireportuetako lanetan lurreko garraiorako (LG) ibilgailu automatizatuak dauzkaten lekuetan eskatzen dituzten modukoak.

ESKALA 4.0 proiektuaren xedea Industry 4.0 kontzeptua aireportuaren “TURN AROUND” delakoan txertatzea da, adimentze prozesuan aurreratzeko. Gainera, lanetan egin ohi diren akatsak gutxitzen ditu eta esku hartzen duten eragileen arteko koordinaziorik eza gainditzen du.

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK  2014-2020 ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAR FUNTSAREN (EGEF) BITARTEZ KOFINANTZATUTAKO ERAGIKETA