Zubi honetan Bizkaibus Gaztelugatxeraino helduko da

– Gaztelugatxerainoko autobus zerbitzu berezia egongo da Sortzez Garbiko jaizubian. Esperientzia pilotua izango da, Bakiotik zein Bermeotik abiatuta, bai eta inguruneko mugikortasuna aztertzea ere ahalbidetuko duena. Turismo ikur honek, jaiegun hauetan zehar bisitari gehiago hartzeko asmoz, turismo informazioko bulegoa irekitzeaz gain, komunak garbitzeko zerbitzuak nahiz hondakinak kentzekoak ere areagotuko ditu.
Bizkaibus zerbitzua larunbat honetatik aurrera prest egongo da, abenduaren 2an, hurrengo igandera arte. Lotura zerbitzu moduan ibiliko da eta Bakiotik zein Bermeotik irtengo da, xarma handiko leku honetara hurbildu nahi dutenek zerbitzu publikoa eskuragarri izan dezaten, ibilgailu pribatua erabili beharrean. Bentalden degoen Bilbao-Mungia-Bakio linearen azken geralekutik eta Bermeo-Bakio taxi zerbitzuarekin batera, zerbitzu berezi hauek orduro aterako dira 8:30 eta 17:30 bitartean. Autobus aldatzea dohainik izango da Gaztelugatxe ikustera joango direnentzat edo zerbitzu bereziko edozein geralekutan jaitsiko direnentzat. Bestalde, Bermeotik, autobusak Lamera geralekutik orduro irtengo dira 9:00etatik 18:00ak arte.
Esperientzia berri honen bidez, Gaztelugatxeko ingurunearen mugikortasuna aztertu eta jakingo da ea garraio publikoaren zerbitzu berezi hau ohiko moduan jarri beharra dagoen, bereziki oporretan, bisitari gehiago daudelako.
Horrez gain, hurrengo asteazkenetik aurrera, igandera arte, errepide ondoan dagoen turismo informazio bulegoa zabalik egongo da, baita komunak garbitzeko zerbitzuak zein hondakinak ateratzekoak ere areagotuko dira, udan egin zen bezala. -A. Atxutegi

 

Deia.com